'Herrixa dantzan' ekimenak sekulako arrakasta izan du. BIDEOA

2010-02-01T16:18:00+01:00 2010-02-01T16:18:00+01:00 2010-02-01T16:18:00+01:00
Elgetako Espaloia Kafe Antzokia dantzariz beteta izan zen domeka iluntzean. 'Herrixa dantzan' ekimenak sekulako arrakasta izan du bere lehenengo saioan. Hilero, azkenengo domeketan, Espaloian dantza saio irekiak egingo dituzte. Domekakoa lehenengoa izan zen eta deialdiak erantzun bikaina izan zuen. Hurrengoa, otsailaren 28an, Espaloian.

100 pertsona inguru elkartu ziren joan den domekan; gazte eta nagusi, gustura ibili ziren Patxi Monteroren gidaritzapean. Monteroren esanetan "jendeak dantzan ondo pasatzea da helburu nagusia" eta herritarren aurpegiak ikusita badirudi helburua bete zela.

Egin ziren dantzak: Kataluniako Ball Rodó, Alunelul errumaniarra, Pasodobleak, baltsak, fandango eta arin-arina, porrusalda, Bretainiako Hanter Dro, Jauziak, Ameriketako Estatu Batuetatik polka bat, borobil zirkasiarra...

 

Espaloia.com