Taberna bakoitzeko pintxoa aukeratzerakoan ere fin ibili dira Elgetako tabernetara gerturatu direnak.
Maialdeko pintxoak hurrengo osagaiak zituen: bakailaoa, hirugiharra, gazta, patata, pil pil saltsa, foie krema, porru kimuak, kipula eta txerri-azal hautsak.
TABERNA BAKOITZEKO SARITUAK. (bi ardo botila).
- Espaloia Kafe Antzokia: Aratz Guridi.
- Haizea taberna: Josu Zialtzeta.
- Maialde Hotela: Sergio Pelaza.
- Bolatoki taberna: Olga Marcos.
- Iñaki Jatetxea: Joseba Arginzoniz.
Udaletxetik eskerrak eman gura dizkiegu herriko tabernariei Pintxo Lehiaketari bultzada emateko emandako diru laguntzagatik. Baita ere eskerrak eguraldiak gutxi lagundu duen arren domekero tabernak bete dituzten elgetar eta bisitariei.