Martxoan: Haur eta gazteen kirol jarduera: kirol zaletasuna nola bultzatu eta eskaintza nola bideratu.
Apirilean: Helduentzako kirol eskaintza aztertu, eta kiroletako herri ekimena sustatu.
Maiatzean: Elgetarako nahi ditugun kirol instalazioak (azpiegitura fisikoa)
Foroak otsailaren 17an egindako bileran:
- Kirola Elgetan: ikuspegi historiko laburra eta gaurko egoera txostena aztertu du
- Kirol arloan hainbat aldaketaren beharra eta hainbat hutsune ikusi du, bai eskaintzan, bai instalazioetan (kiroldegian).
- Horiek aztertzeko, bilera monografikoak egitea erabaki du.
Herritarren ekarpenak
Kirol jarduera, eskaintza eta instalazioen gainean, herritarren edozein ekarpen eskertuko dugu.
Bideak, ohikoak:
- E-postaz: danonartian@elgeta.net
- Aurrez-aurre edo telefonoz: 943 76 80 22 (Patxi Monterorekin egon behar da)