Herriko baserritarren azoka egingo da irailaren 22an

2012-09-05T08:54:00+02:00 2012-09-05T08:54:00+02:00 2012-09-05T08:54:00+02:00
Irailak 22an izango da plazan herriko baserrietako produktuekin urtero egiten den azoka. Azokan parte hartu gura dutenek, irailak 14a aurretik eman behar dute izena udaletxean bertan. Goizeko 11:00etan zabalduko da azoka.

Eguna alaitzeko asmoarekin Txorimalo lehiaketa ere antolatu da egun  honetarako.

Egun honetan bertan, Gaztetxeak antolatuta hainbat ekintza izango dira. Tartean tortilla lehiaketa.