Hauteskundeak 2003: elgetar ugarik botoa eman du goizean zehar

2003-05-25T12:52:00+02:00 2003-05-25T12:52:00+02:00 2003-05-25T12:52:00+02:00
Eguraldiak gehiegi lagundu ez arren, eguerdia arte 350 elgetar inguru hauteskunde-mahaira hurbildu dira beren botoak ematera. Goiza normal joan da, eta ez da arazorik izan. (Azken ordua): Eman beharreko botoak eman eta gero kontatzen hasi dira hauteslekuetan. Laster batean izango duzu emaitzen berri webgune honetan bertantxe.

Elgetako alkate Patxi Basauri eta Aralarko buru Oxel Erostarbe eguerdian eman dute botoa, eta gauza bera egin dute Elgeta Auzolanian plataformako kideek goizean goiz.

Gaur gauean botoen zenbaketa egin bezain laster, webgune honetan ikusi ahal izango dituzu herriko emaitzak, inon baino lehen.