Elgetako haur eskolak matrikulazio epea zabalik dauka dagoeneko. Maiatzaren 4an zabaldu zuten, astelehenean, eta maiatzaren 15era arte egongo da zabalik, egun hori barne.
20 ume
Datorren ikasturteak izango du berezitasunik: 20 ume hartuko dituen bi gela izango ditu haur eskolak.
Bi gela
Orain arte gela bakarra egon da, baina irailetik aurrera bi gela izango ditu haur eskolak: 0 eta 1 urte bitartekoentzat gela bat eta 1 eta 2 urte bitartekoentzat beste gela bat. Guztira 20 umendako lekua egongo da haur eskolan, orain arte baino 10 ume gehiago, hain zuzen.