Hasi dituzte Elgetako argiteria publikoa berritzeko lanak

2018-08-03T12:29:00+02:00 2018-08-03T12:29:00+02:00 2018-08-03T12:29:00+02:00
Gaur hasi eta abuztuan zehar burutuko dituzte Elgetako sodio lurrinezko argi guztiak led sistemaz ordezkatzeko lanak. Leycolan enpresa izan zen lehiaketa publikoa irabazi zuena, eta 172 argi puntu aldatuko dituzte. 55.000€ + BEZeko inbertsioa izango da, eta aurreikusten da urtean 98842 kWh aurreztea. Aurrezpen energetiko horrekin urtean 36260 kg CO2 gutxiago isuriko dugu.