Tramite guztiak bete ondoren, behar ekonomiko larriena duten herriko 9 familia eta udal eraikinak frontoiko plaka fotovoltaikoetatik energia jasotzen ari dira. 44.323,97€ko kostua izan du proiektuak BEZ barne, eta EEEk 30.257,5€ko diru-laguntza eman du.
Zuzenean ikus daiteke instalazio fotovoltaiko horren unean-uneko egoera eta energia sorrera maila.