Ateri, errepideak zabalik eta kaleak garbi

2013-02-23T09:49:00+01:00 2013-02-23T09:49:00+01:00 2013-02-23T09:49:00+01:00
19:15: Domeka, ateri dago eta errepide guztiak zabalik. Herriko kaleetan eta aparkalekuetan elurra kentzeko lanean aritu dira arratsaldean.

Horrez gainera, eta kontuan hartuta 19:30ean Espaloian Dani Mateoren ikuskizuna dagoela eta sarrera guztiak agortuta daudela, jakinarazi du elurra kentzeko makinak gauerako ere gertu izango direla. Hala ere, gomendioa da Bergaratik doan errepidea erabiltzea.