Hasi da Areto Futbol Txapelketa

2004-04-26T15:42:00+02:00 2004-04-26T15:42:00+02:00 2004-04-26T15:42:00+02:00
Joan den zapatuan jokatu zuten Areto Futbol Txapelketako lehenengo jardunaldia. Hiru partidu jokatu zituzten eta Txapela, Komando Piperrak eta Ariñiketan izan ziren irabazleak. Datorren zapatuan jokatuko dituzte lehenengo fase honetako bigarren jardunaldiko partiduak.

Honako hauek izan ziren partiduak eta emaitzak:

  • Komando Piperrak 6 - Spias 3
  • Ariñiketan 6 - Vicios 4
  • Txapela 7 - Makanaki 0

Maiatzaren 1ean jokatuko da bigarren jardunaldia. Hona hemen jokatuko diren partiduak:

  • Ariñiketan - La Kokotxa (15:00 - 16:00). Arbitraia: Makanaki.
  • Makanaki - Komando Piperrak (16:00 - 17:00). Arbitraia: La Kokotxa.
  • Txapela - Vicios (17:00 - 18:00). Arbitraia: Komando Piperrak.

Webgune honetan duzue partiduen egutegi osoa eta momentuko sailkapena.