Urtarrilaren hasieran, herritarren etxebizitza beharrak ezagutzeko galdeketa zabaldu zuen udalak. Etxez-etxe banatu zen galdeketa, eta udal web gunean ere jarri zen erantzuna emateko aukera. Atzo amaitu zen interesa azaltzeko epea, eta udalak hamar erantzun jaso ditu.
Interesatu guztiek, etxea berehala behar dutela azaldu dute. Gehienak 20 eta 37 urte bitartekoak dira, eta Udala beraiekin harremanetan jarriko da datozen asteetan.
Bestalde, hil honetan zehar batzar irekia deituko du udalak. Bertan, herri gunea birgaitzeko plan berria aurkeztuko du, eta babestutako etxebizitzak egiteko asmoa zertan den azalduko du. Udalaren asmoa da, gaur egun herri gunean hutsik dauden eraikin batzuk zaharberritzea, babestutako etxebizitzak eskaintzeko.
Beste herritarren batek udalaren asmo honetan interesa baldin badauka, adierazi dezala e-postaz.