Guztia prest Vespa eta Lambretta topaketarako

2014-09-15T15:55:00+02:00 2014-09-15T15:55:00+02:00 2014-09-15T15:55:00+02:00
Lambretta eta Vespa 9. motorren topaketa irailaren 21ean izango da, domeka.

Aurten 56 kilometroko ibilbidea egingo dute motorzaleek Elgeta ingurutik. Irteera ordua 12:30ean izango da eta bazkaria 14:30ean Intxorta elkartean.

Aurre ikusten da 85 motor zale etorriko direla Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa, Burgos, Santander, Errioxa, Frantzia, eta abarretik.
 
Bazkarirako azken eguna ez da irailak 12, irailak 18 baizik. Bazkarirako izena eman gura dutenek 669107907 (Fermin Iribar) telefonora deitu behar dute. Baita egunaren inguruko informazio gehiago gura dutenek ere. 
 
Egunean bertan 10:00etan zabalduko izenematea. 11:00etan salda eta pintxoak banatuko dira parte hartzen dutenentzako eta bazkaria Intxorta elkartean izango da. 18:00etan amaiera emango zaio egunari.