Urrian, 75 urte beteko dira gudariek Intxortan faxismoa gelditu zutenetik

2011-09-28T08:56:00+02:00 2011-09-28T08:56:00+02:00 2011-09-28T08:56:00+02:00
1.936ko urriaren 4an, miliziano eta gudariek faxismoa gelditu zuten Intxortan. 75. urteurrena dela eta ekitaldia antolatu dute Elgetako Udalak eta Intxorta 1937 Kultura Elkarteak. Bazkari herrikoira joateko izena eman beharko da udaletxera deituta urriaren 6a baino lehen. Jarraian egitaraua:

 

Urriak 9, domeka.
  • 09:30            Kanpai eta etxafuego hotsa.
  • 10:00          Bisita gidatu berezia Intxorta 1937 Kultura Elkartekoen eskutik. (Doan izango da).
  • 12:00          Ekitaldia Intxortako Atean.
  • 13:00          Martxa Elgetara: “Egia, justizia eta kalte-ordaina zauriak ixteko, askatasunez bizitzeko”.
  • 14:30          Bazkaria herrikoia.
 
1. oharra:
Bazkaria: Izena eman gura dutenek udaletxera deitu behar dute urriak 6a baino lehen, 943768022. Prezioa 16 €.
Menua: Entsalada, fritoak, oilaskoa patatekin, flana izozkiarekin, kafea eta urteko ardoa. Umeentzako menua ere egongo da: oilaskoa patatekin eta izozkia.
 
2. oharra: “Elgeta berreraikitzen” erakusketa ikusteko azken aukera.
 
3. oharra: Urriko domeka guztietan bisita gidatuak egingo dira.
 
Informazio gehiago: Elgetako Udala 943768022 / alkatetza@elgeta.net


Elgetako frontea gogoratuz 75 urte bete direnean