Otsailaren 6an luizia izan zen Zaldibarko Eitzaga auzoko Verter Recycling zabortegian, eta bi behargin harrapatu zituen. Gerora sua hartu zuen zabortegiak.
Zabortegi hori Elgetako herrigunetik 4 kilometrora dago, Zaldibarren distantzia berera. Hala ere, herriko hainbat gune, zabortegitik oso
gertu daude. Kea eta usaina nabarmenak izan dira, bereziki ipar ipar-mendebaldeko haizeak jotakoan.
Eusko Jaurlaritzak hainbat neurketa egin ditu, baita Elgetan ere. Neurketa horien berririk ez badugu ere, atzo 18:00etako informazioaren arabera airean dioxinak eta furanoa daude. Eibar, Zaldibar eta Ermuko biztanleei gomendatu diete leihoak ez irekitzea eta aire librean kirolik ez egitea.
Gaur, astelehena, haizeak iparretik joko duenez, aholku berdinak ematea zentzuzkoa dela uste dugu. Soseguz baina erne jokatzeko eskatzen dizuegu: gomendatzen dizuegu ez egitea kirolik aire librean, eta etxeko leihoak itxita edukitzea.