Goimendi auzoko jaiak ospatuko dira uztailaren 24 eta 25ean

2003-07-14T10:14:00+02:00 2003-07-14T10:14:00+02:00 2003-07-14T10:14:00+02:00
Uztailak 24 eta 25, Goimendi auzokoek jaiak ospatuko dituzte. Bi egunetan zehar, festa giroan murgilduko dira. Bertara gerturatzen direnek, musika eta herri kirolez gozatu ahal izango dute, besteak beste.

Hau da egitaraua:

Uztailak 24

  • 21:30ean jaien hasiera eta berakatz-zopa auzoko plazan.
  • 22:30ean eta goizaldera arte erromeria Alaitz eta Olatz soinujoleekin.

Uztailak 25

  • 11:00etan meza.
  • 12:00etan herri kirolak: Perurena aita-semeak harri jasotzen eta Barberena aizkoran.
  • 13:00etan bertsolariak: Joxe Agirre eta Millan Telleria.

Ondoren Izar eta Alabier soinujoleak

  • 17:30ean dantza solte edo askatua gonbidatutako bikoteentzat.
  • 18:15ean bertsolariak: Joxe Agirre eta Millan Telleria.
  • 18:30ean bola-jokoa.

Ondoren eta gauerdira arte erromeria Izar eta Alabier soinujoleekin