Gobernu Batzorderako deialdia

2002-11-27T12:45:00+01:00 2002-11-27T12:45:00+01:00 2002-11-27T12:45:00+01:00
Azaroaren 28an (osteguna) Gobernu Batzordea egingo da, eta bertan zenbait batzorderen gaiak eztabaidatuko dira. Besteak beste, gainean ditugun Gabonak eta garai honetako ekitaldiek eztabaidagai izango dira. Batzordea 12:00etan hasiko da udaletxeko batzar aretoan.

Gai zerrenda ondokoa da:

  • Urriak 29an egindako bileraren akta onartzea hala badagokio.
  • Alkatearen erabakiak.
  • Alkatearen adierazpenak.

Hirigintza, Obra eta Ingurugiroko Batzordetik:

  • Obra txikiak: Esp. 37-38-40/2002
  • 8. Sektorerako errepartzelazio proiektuaren enkargua.
  • I Sektoreko (Pagatza) Plan Partzialaren aldaketa puntuala.
  • Irisgarritasun obren ziurtagiria.
  • Domingo Iturbeko etxebizitzen obretako eta Espaloi Aretoaren eta eskaileretako obren garantien itzulketa.
  • Elgetako Udaleko ingurumenari buruzko ikuskaritza (Bakeaz taldeak aurkeztutakoa).

Haziendako batzordetik:

  • Hirilurren balioaren gehikuntzaren gaineko likidazioak (Plus Valiak)
  • Ab del Malek Khaldoun-en eskaria (S.773)
  • Fakturen onarpena.

Kultura, euskara eta gazteria batzordetik:

  • Irakurzaletasuna bultzatzeko kanpaina.

Irakaskuntza eta Turismo batzordetik:

  • Goieskolaren eskaera (S.795)
  • Gabonetako ekintza.

Kiroletako Batzordetik:

  • Pilotalekuko argiak asteburutan pizteko proposamena.
  • Gabonetako ekintzak
  • Hiru-Txirlo Euskadiko XIII. txapelketarako eskaria (S. 919)

Osasun eta Gizarte Ongizate batzordetik:

  • Urtean zehar jaso diren elkarteen eskaerak: Gizarte zerbitzuekin zerikusia duten taldeentzako eta Hirugarren Munduarekin lan egiten duten taldeentzako dirulaguntzak.
  • Galdera erantzunak.