Gobernu batzordeko erabakiak

2003-03-12T16:49:00+01:00 2003-03-12T16:49:00+01:00 2003-03-12T16:49:00+01:00
Hiru gai aurkeztu eta erabakitzat jo dira Gobernu Batzordean: INKOLANekin hitzarmena, epaitegiko liburuak zaharberritzea eta elizan obrak egiteko diru laguntza.

1.- INKOLANekin hitzarmena

1.- INKOLANekin hitzarmena

Udalak erabaki du INKOLANekin (obrak koordinatu eta informazioa emateko elkartea) hitzarmen bat egitea. INKOLAN, Euskal Autonomi Elkartean lanean diharduten ur, gas, elektrizitate eta telekomunikazio enpresa nagusiek sortutako elkartea da, eta bere helburua da elkartekideek digitalizatutako informazio grafikoa kudeatzea.

Oharra: Udaletxearentzat ez du gasturik ekarriko, bakarrik planu guztien informazio eguneratua eman beharko du INKOLANek eskatzen dionari (eraikuntza enpresa, eta abarri) berehala eman ahal izateko.

2.- Epaitegiko liburuak zaharberritzea

Hildakoen erregistroko 9 liburu zaharberritzea erabaki da, lan horiek 1123,20 euro (186.884,76.-pta) kostatuko dira. Udaletxeak Eusko Jaurlaritzako Justizia departamentutik 314,54 euroko(52.335,05 pta) diru laguntza jasoko du.

Oharrak:

  • a) Azken hiru urteetan 21 liburu berriztatu dira.
  • b) Zahaberritze honekin zikloa osatzen da, izan ere, hemendik aurrera enkuadernazio gastuak, -2 edo 3 urtero sortzen direnak-, udaletxearen kontu izango dira.

3.- Elizan obrak egiteko diru laguntza.

Erabaki da 9.015,18 euroko (1.500.000 pta.-) diru laguntza ematea Elgetako elizan egin beharreko lanetarako.

Diru laguntza horrela ordainduko da:

a) 2003. urtean .................... %50a
b) 2004. urtean..................... %50a