Gobernu Batzordeko erabaki nagusiak

2004-01-07T18:00:00+01:00 2004-01-07T18:00:00+01:00 2004-01-07T18:00:00+01:00
2003ko abenduaren 26an egindako Gobernu Batzordean hainbat erabaki hartu ziren: elizako erloju publikoa konpontzea, Espaloia Kafe Antzokiaren proiektuaren onarpena eta Elgetan Mendiko Museoa martxan jartzeko esleipena, besteak beste.

1.- S-I Uriburu sektoreko (etxebizitzak: txaletak eta adosatuak) plan partziala esleitzea.

  • a) Toledo Taldeari esleitu zaio plan partziala egitea 20.882,23 eurogatik BEZ barne (3.474.511 pta).
  • b) Plana egiteko epea: 2 hilabete.

Oharra: arau subsidiarioen arabera guztira 66 etxebizitza egitea aurreikusita dago:

  • a) 48 libreak (txalet indibidualak eta adosatuak. Plan partzialak ezarriko du kasu bakoitzean zer).
  • b) Babes ofizialeko 18 etxebizitza.

Etxebizitzak eraikitzen 2004. urtean hastea espero da.

2.- Elizako erloju publikoa konpontzea.

Hainbat aukera aztertu dira: erlojua konpontzea, berria jartzea, eta abar; eta azkenean, orain dagoen erlojua konpontzea erabaki da, dituen ezaugarriak zainduz. Erlojua konpontzea guztira 4.990 _ (830.266 pta) gehi BEZ izango da.

Ohar garrantzitsua: Elgetar batek ordainduko du konpontze lanek balioko dituzten 4.990 euroak (830.266 pta). Udalak BEZa ordainduko du.

Konpontzeko epea 3 hilabetekoa da.

Oharra: erlojugintza mekanikoko erlojua da, aurkitu ezinezkoa gaur egungo erlojugintzan.

Egungo erlojua 60. hamarkadaren amaiera aldera jarri zen. Inoiz ez da berriztatu. Ondo funtzionatuko duela ziurtatzeko osorik berriztuko da mugimendu osoa eta baita erlojurako, kanpaietarako, koadraturako eta orratzetarako transmisioa ere.

Erlojua desmontatu eta Palentziako Campanas Quintanaren ordezkari den Gasteizko Mirian erlojugintza tailerrera eramango da.

3.- Espaloia Kafe Antzokia.

  • a) Proiektua onartzea.
    Espaloia Kafe Antzokia ekipatzeko proiektua onartu da 342.272 eurogatik (56.949.430 pts.) gehi BEZ.
  • b)Ustiaketa esleitzeko oinarriak onartzea.
    Oinarriak onartu egin dira eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.
  • d) Obrak onartzea.
    Hainbat obra egitea onartu da (igeltseri lanak, iturgintzakoak, zurlanak, pintura eta abar) diru kopuru honegatik: 168.097,27 euro (27.969.032 pta.).

4.- Mendiko museoa Elgetan: martxan jartzeko esleipena.

Asesoria Arregiri esleitu zaizkio mendiko museoa martxan jartzeko lanak 14.400 eurogatik (2.395.958 pts.) gehi BEZ.

Urtebete izango du egin beharreko azterketak egiteko: izaera juridikoa (fundazioa, eta abar), museoaren proiektua, azterketa ekonomikoa (diru laguntzak, laguntzak).

Oharra: obrak 2005ean hasteko aukera aztertuko da.

5.- Gizarte Ongizatetik hainbat diru laguntza.

Honako diru laguntzak onartu dira:

  • a) AGIFES-ATZEGI-BANOIA-TXERNOBIL. 664 euro(110.480 pta).
  • b) Hirugarren Mundurako (Nikaragua edo Kubarako proiektua). 580,09 euro (96.519 pts).

6.- Gabonetako herri mailako pilota txapelketa.

-475 euroko (79.033 pta) diru laguntza ematea onartu da.

7.- Frontoiko argiak isiotzea neguan.

Hainbat gurasok horrela eskatuta eta eguraldia kontuan izanik, apirilera arte frontoiko argiak bi orduz isiotuko dira egunero.

8.- Gabonetako haur parkea.

Maya Taldeak antolatuko du Gabonetako haur parkea frontoian eta gimnasioan urtarrilaren 2an eta 3an arratsaldeko lauetatik zazpietara. Parkea antolatzeak 995 euroko (165.554 pta) kostua du.