Gobernu Batzordeko erabaki nagusiak

2005-10-05T17:21:00+02:00 2005-10-05T17:21:00+02:00 2005-10-05T17:21:00+02:00
Hona hemen 2005eko urriaren 4ko Gobernu Batzordeko erabaki nagusiak.

Erabakiak

Erabakiak

1.- 8. area, Torrealdea. Babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzea eta urbanizazioa.

Zortzigarren areako auzia konpondu ondoren eta Elgetako Etxegintzarekin, -56 etxebizitza libre egiten ari dena-, eta Construcciones Muriasekin, -babes ofizialeko 20 etxebizitza eraiki eta area osoko urbanizazio lanak egin behar dituena-, akordioa lortu du, eta ondorioz, udalak bilera batera deituko ditu babes ofizialeko etxebizitzetan interesa duten guztiak. Bilera azaroan izango da eta epeak, kostuak eta abar azalduko dira bertan.

Construcciones Murias abenduan hasiko da urbanizazio lanak egiten eta jarraian babes ofizialeko etxebizitzak egingo ditu.

2.- Diru laguntza eskaera Eusko Jaurlaritzari hainbat proiektuetarako eta altzariak erosteko.

Eusko Jaurlaritzari diru laguntza eskatu zaio besteak beste gauza hauetarako:

a) Proiektuak:

  • Azpiegiturak (Artekale).
  • Torrezar aldeko urbanizazioa.
  • Artekaleko fatxadak.
  • Udaletxea zaharberritzea.
  • Eta abar.

b) Kaleko altzariak:

  • Maalako parkea (jarlekuak, etc.).
  • Barandak (Kafe Antzokian eta Artekalen).

3.- Energian hobekuntzak egiteko diru laguntza eskaera Eusko Jaurlaritzari.

Eusko Jaurlaritzari diru laguntza eskaera egin zaio udaletxeko eta kultur etxeko berogailuetan egindako hobekuntzengatik eta kiroldegiko tabernako berogailuan aurreikusita dauden hobekuntzak egiteko.

4.- Lan handiak.

Kastillokua baserria zaharberritzeko lanak egiteko baimena ematen da.

5.- Elgetako jai eguna 2006an

2006ko urtean herriko jai eguna ekainaren 30ean izango da.

6.- Garraio publikoa. Hitzarmena Diputazioarekin.

Hitzarmena egin da Gipuzkoako Diputazioaren eta Udalaren artean 2005-2006 ikasturterako.

Diputazioak gehienez ere kostearen %60a ordainduko ditu, eta beti ere muga 13.812 eurotan jarrita.

7.- Ludotekaren hasiera azaroaren 2an.

Erabaki da ludoteka martxan jartzea kultur etxean azaroaren 2an hasi eta 2006ko apirilaren bukaera arte.

Astelehenetik ostiralera irekita egongo da 16:00etatik 19:00etara.

Kostua umeko honakoa izango da:

  • Ume bat...............15 euro/hileko
  • Bi anai-arreba............10 euro/hileko
  • Hiru anai-arreba ..........8 euro/hileko

Diru laguntza eskatu zaio diputazioari, eta jasotako erantzunaren arabera kuota hori aztertu egingo da.

Izen ematea udaletxean egin beharko da urriaren 21era arte.

8.- Jazz 2005erako diru laguntza.

Elgetako Espaloia Kafe Antzokian jazz emanaldiak izan behar dira urriaren 8an eta 9an eta azaroaren 4an. Udalak 2.500 euroko diru laguntza emango du.

9.- Euskara ikastaroa.

Euskara ikastaroa antolatu da hasiera eta behe mailarako.

  • Ikastaroa urriaren 3an hasi zen eta 2006ko ekainera arte iraungo du. 13 ikasle dira.
  • Eskolak astelehenetik ostegunera izango dira 18:00etatik 20:00etara.
  • Ikasle bakoitzak 385 euroko matrikula ordainduko du.
  • Udaletxearentzako kostua 1.217 euro/urteko izango da.
  • AEK-k emango ditu eskolak.