1.- Pagatzako industrialdea (Lehenengo erreka) urbanizatzeko proiektua.
Apirilaren 16an egindako Gobernu Batzordeak Pagatzako industrialdea (Lehenengo erreka) urbanizatzeko proiektua hasiera batean onartzea erabaki zuen. Lan horietarako 5.022.311,84 izendatu dira (835.642.376 pezeta).
Proiektua aztertu gura duenak udaletxera jo dezake, bertan baitu ikusgai. Hasierako onarpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAOn) argitaratuko da.
Aurreikusten da lanak 2003ko ekainan esleitzea, eta uztailan hastea.
Oharra: Pagatzako industrialdeko lehen fasea amaituta dago (100.000 m2) eta orain bigarren faseari ekin behar zaio (80.000 m2)
2.- Ibur erreka (Elgeta-Eibar-Zaldibar) industrialdeko zatikako plana
Apirilaren 16an egindako Gobernu Batzordeak onartu zuen Elgeta, Eibar eta Zaldibarko udalerrietan dagoen Ibur erreka industrialdeko zatikako planaren proiektua hasiera batean onartzea.
Proiektua aztertu gura duenak udaletxera jo dezake, bertan baitago ikusgai. Hasierako onarpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
3.- Debagoieneko Lurraldearen Zatiko Plana (LZP)
Apirilaren 16an egindako gobernu batzordeak onartu egin zituen Debagoieneko LZPri egindako 3 alegazio:
a) Bergaraldea azpieskualdea orekatzeko Elgetak izango duen garrantziarekin eta 8 eta 16 urtera etxebizitza kopuruari dagokionez proposatutakoarekin ados dago batzordea.
b) Pagatzako eta Ibur errekako industrialdeetako metro karratu kopurua zuzendu.
c) Ekipamendu eta espazio libreak:
- Mendiko museoa egiteko epeak aurreratzea 1. laurtekora (2003-2006)
- Kirol ekipamendu gunea eta espazio libreak udalaz gaineko aisi guneak bezala hartzea.
4.- Udal pilotalekua, gimnasioa, squasha, pasiloak eta abar pintatzeko lanak.
Apirilaren 22an hasita hainbat hobekuntza lan egin behar dira. Lan horien kostua 10.199 -takoa izango da (1.696.970 pta).
Hobekuntza lanak hauek dira:
a) Pilotalekua pintatzea.
b) Tabernako langileentzako instalazioa.
c) Trasteak gordetzeko armairua.
d) Squasha pintatzea.
e) Gimnasioa pintatzea.
f) Kiroldegiko pasiloak eta kanpoaldea pintatzea.
Oharra: Pilotalekua itxita egongo da apirilaren 26ra arte. Squasha, aldagelak eta gimnasioa ezingo dira erabili apirilaren 24tik maiatzaren 5era. Sauna itxita egongo da apirilaren 24tik maiatzaren 2ra.