Gobernu Batzordean hartutako erabaki nagusiak

2003-06-13T10:10:00+02:00 2003-06-13T10:10:00+02:00 2003-06-13T10:10:00+02:00
2003ko ekainaren 10ean Gobernu Batzordea batu zen, eta zenbait erabaki hartu zituen. Azoka Nagusia, Pagatzako IV. sektorea, 36an fusilatutakoei eginbeharreko omenaldia eta KZgunea izan zituzten hizpide.

1.- Pagatza industrialdeko IV. sektoreko (Lehenengo erreka) urbanizazio proiektua onartzea.

Behin betiko onartu da Pagatza industrialdeko IV sektorea (Lehenengo erreka) urbanizatzeko proiektua. Lan horien kostua 4.552.311, 42 eurokoa da (757.440.888 pta)

Lanak Pagatza industrialdeko 2. faseari dagozkio (80.000 m2)

Era berean, obren lizitazioaren oinarriak ere onartu dira. Oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratuko dira, eta interesatuek eskaintzak aurkezteko 26 laneguneko epea izango dute oinarriak GAOn argitaratzen direnetik hasita.

Lanak 2003ko irailean hasiko direla uste da.


2.- Elgetako jaiak: Azoka Nagusia

Jaietako egitaraua eta aurrekontua onartu dira. Jaiak uztailaren 3tik 6ra izango dira.

Jaien kostua 6.972.247 pezetakoa da.

Jaietako egitaraua gure webgunean aurkitu dezakezu.


3.- 36ko gudan fusilatuei omenaldia Arrasaten

Elgetari dagokion kostua onartu da: 410, 79 €. (68.349,70 pta). Omenaldiaren kostua 26.849, 38 eurokoa (4.467.360 pta) izan da.


4.- Kzgunea: leku aldaketa eta ordutegi berria

Orain arte Kzgunea kultur-etxeko lehen solairuan egon da, eta elgetar askok erabili izan dituzte bertako 8 ordenagailuak.

Lehen fase hori bete ondoren, hiru ordenagailu jarriko dira azken solairuan, liburutegi ondoko gelan, eta horiek erabiltzeko ordutegia liburutegikoa izango da. Instalazio berriaren kostua 785, 32 eurokoa da (130.666 pta), eta kantitate horri gela egokitzeko lanen kostua gehitu behar zaio.

Leku berria uztailan zabaltzea espero da.