Giro ezin hobea herriko jaietan

2016-07-04T14:02:00+02:00 2016-07-04T14:02:00+02:00 2016-07-04T14:02:00+02:00
Elgetako jaiak giro ezin hobean igaro dira. Jende ugari Ferixa Nagusian; bai postuak ikusten eta baita erosten ere. Barazkiak, gazta ezberdinak, kultura ezberdinetako jakiak, artisau produktuak, eskuz egindako belarritakoak... orotariko produktu eta animaliak aurkitu dituzte bertara gerturatutakoek. Jendetsua ere kuadrillen arteko herri kirolak eta paella jana. Jarrain, ekintza ezberdinetako argazkiak ikusgai: