Gerra Zibilaren inguruko ibilbide tematikoa

2011-03-15T15:30:00+01:00 2011-03-15T15:30:00+01:00 2011-03-15T15:30:00+01:00
Gerra Zibila Euskal Herrian oinarri hartuta, ibilbide honetan Elgetako Intxorta mendiaren magalean izandako frontearen hainbat xehetasun ezagutzeko aukera dago. Martxoaren 27an, hileko azken domekan izango da aukera. Izena eman gura dutenek mankomunitatean eman beharko dute.

Ibilbidea Elgetako Espaloia Kafe Antzokitik abiatuko da; lehendabizi Interpretazio Gunea bisitatuz eta ondoren 5 km-ko ibilbide tematikoa oinez eginez. Euskaraz.

  • Irteera ordua eta lekua: 10:00etan Espaloia Kafe Antzokitik (Elgeta)
  • Iraupena: 3 ordu.
  • Prezioa: 2 euro.
  • Parte hartzeko: aurrez izena eman behar da.
  • Tel.: 943 71 89 11 edo 943 79 64 63
  • E-posta: turismo@debagoiena.net