Gaztelekuko udaberriko ekintzetarako izenematea zabalik dago

2015-04-30T10:17:00+02:00 2015-04-30T10:17:00+02:00 2015-04-30T10:17:00+02:00
Maiatzerako eta ekainerako egitaraua gertu daukate gaztelekuan. Tailer eta jarduerez gain, irteerak ere egingo dituzte: zaldian ibiltzera, Galgorri lantegira ala Hirutontorretara mendi irteeta, esate baterako.

Egitaraua

  • Maiatzak 10: Henna tailerra (16:00, gaztelekuan).
  • Maiatzak 17: Zumba eta zikin jolasak (17:00, kiroldegian).
  • Maiatzak 23: Zaldian ibiltzera (09:00, plazan).
  • Maiatzak 30: Galgorri lantegira irteera (11:00etan, plazan).
  • Ekainak 6: Makrame eta kamiseten diseinua (16:00etan, gaztelekuan).
  • Ekainak 14: Mendi irteera: Hirutontorreta (09:30ean, plazan).
  • Ekainak 20: Txokolate asteburua. Txokolateixara irteera (Oñati),(09:00etan plazan).
  • Ekainak 21: Txokolate tailerra (16:00, gaztelekuan)
  • Ekainak 27: Gaubela (19:30ean, gaztelekuan).
 

Izenematea

Udeletxean, maiatzaren 8a baino lehen. 25 euro hileko. 
 
Izenemate orria:  JAITSI