Gaztelekua irekiko dute barikuan

2006-11-08T16:57:00+01:00 2006-11-08T16:57:00+01:00 2006-11-08T16:57:00+01:00
Udako etenaldiaren ondoren datorren barikuan, hilak 10, 18:00etan irekiko ditu ateak Gaztelekuak. Luntxa egongo da gerturatzen diren gazte guztientzat. 1991 eta 1996 urteen artean jaiotako gazteek eman dezakete izena Gaztelekuan parte hartzeko.

Izenematea: Kutxan sartu dirua udaletxeko kontuan eta ordainagiria Gaztelekura eraman. (Aurten eskola zaharretan).

Kuota:

  • 30 euro familiako gazte bat denean
  • 25 euro familiako 2 gazte
  • 20 euro familiako 3 gazte

Iraupena: azaroaren 10etik apirilaren 1era

Ordutegia: Barikuetan, zapatuetan eta domeketan, 16:30etik 20:30era.