Gazteendako 3x3 saskibaloi txapelketa

2008-02-27T10:16:00+01:00 2008-02-27T10:16:00+01:00 2008-02-27T10:16:00+01:00
8-16 urte bitarteko neska mutikoendako antolatu dute txapelketa Eskola Kirola Batzordeak, Elgetako Udalak eta Egoki Elkarteak. Martxoaren 14, 17 eta 18an egingo da. Antzuolako gazteak gonbidatuko dituzte txapelketara.

Izenematea udaletxean, martxoaren 12a baino lehen.

Kuota: 3 euro.

Parte-hartzaileak: 8-16 urte bitarteko eskolarrak.

Taldeak: ligaxka / kanporaketak jokatuko dira kategoria ezberdinetan.

Egunak: martxoak 14, 17 eta 18.

Ordutegia: 18:00 - 20:00

Lekua: Bola-Toki kiroldegia.

Oharrak

  • Antolaketa beharren arabera egunak eta/edo ordutegia alda daitezke.

  • Sariak banatuko dira parte-hartzaileen artean.
  • Mutilek zein neskek parte har dezakete talde berean.