Gazte lokalerako begiralea behar du Udalak

2006-01-11T10:19:00+01:00 2006-01-11T10:19:00+01:00 2006-01-11T10:19:00+01:00
Udalak gazteentzat (11-16 urte bitartekoentzat) zabaltzeko asmoa duen lokalerako begiralea kontratatu gura du. Urtarriletik maiatzera bitarteko kontratua egingo zaio. Lana, berriz, zapatu, domeka eta jai egunetan egingo du, arratsaldez.

Eskatzen da:

Eskatzen da:

  • Begirale esperientzia izatea.

  • 18 urte eginda izatea.
  • Euskaraz jakitea.

Eskaintzen da:

Soldata:

  • zapatutan: 77,70 euro
  • domeka eta jai egunetan: 97,15 euro

Barikua baino lehen

Izena emateko azken eguna urtarrilaren 13a, barikua, izango da. Informazio gehiago eta izena ematea udaletxera jo dezakezue edota 943 76 80 22 telefonora deitu.