Martxotik aurrera sukaldeko olio bilketa Elgetako udalak egiten dihardu.
Maya ingurumen taldeak egin du olio bilketa orain arte, baina orain Udalak jarri ditu horretarako bideak eta Mayak eskatuta, Udala izango da horren ardura izango duena. Abisua emango du Udalak hilabetero batuko da-eta olioa.
Herritar guztiak animatu gura dira birziklapena egitera. Horretarako, furgoneta bat egongo da plazan.