Gune hauetan organikoa, ontzi arinak, papera-kartoia eta errefuxa zabor-ontzietan sailkatzeko moduan ipini da, lehengo zabor ontziak berrerabili direlarik horretarako. Gune bakoitzean lau frakzioentzako ontziak daude: Kantoikua, San Roke Osteko parkea, Torrealdea, Salbador kalea eta Poligonoa. Horretaz gain, lehen ipini ziren zabor ontziak daude: kiroldegia, frontoia, Maalako parkea, Eskola aurrea, plaza eta Julianen kiosko ondoan.
Gainera, propio txakur kakak botatzeko lekuak ere ipini dira: Torrealdea, Domingo Iturbe, San Roke oste, gune industriala, Berraondokua-Salbador. Gogoratu gura da txakur kakak beste guneetan ere bota daitezkeela errefuxaren ontzira.
Udalak elgetarrak animatu gura ditu etxean moduan, kalean ere hondakinak sailkatzera.