Gabonetako zuhaitzak ezingo dira zuhaitz naturalak izan, material birziklatuarekin egindakoak izan beharko dute. Zuhaitzok abenduaren 17an, 18:30etatik 19:00etara udaletxean aurkeztu beharko dira.
Baldintzak
- Edozein herritarrek parte hartu dezake.
- Zuhaitza bera, ezin izango da naturala izan.
- Birziklatzeko eta bestelako materialekin egin daiteke zuhaitza: papera, kartoia, plastilina, plastikoak...
- Apaintzeko, material naturalak erabili daitezke.
- Edozein tamainako zuhaitza egin daiteke.
Sariak
- Material ezberdin gehien erabiltzen duenari.
- Orijinalenari.
- Onenari.
Oraindik erabaki gabe dago zein sari izango diren. Sarien banaketa abenduaren 23an egingo da.