Gabonetako Haur Jolasparkea 2004

2003-12-23T15:40:00+01:00 2003-12-23T15:40:00+01:00 2003-12-23T15:40:00+01:00
Urtarrilaren 2 eta 3an Gabonetako Haur Jolasparkea izango da herrian, frontoian. 16:00etatik 19:00etara egongo da zabalik.

Sarreren prezioa

  • Lehenengo eguna: 2 euro.
  • Bi egunak: 3,50 euro.

Jolasak, batez ere, 0-12 urte bitarteko haurrei daude zuzenduta. 0-3 urte bitartekoentzat prestaturiko jolasak kiroldegiko gimnasioan egingo dira, eta gainontzekoentzat pilotalekuan.

Hauek dira egingo diren jolasak: koltxonetak, jostailuak, esku-lanak, eskalada, ginkana, karaokea, jolas erraldoia, etab...

Maya Ingurumen Taldea da ekimen honen antolatzailea, Elgetako Udalaren laguntzarekin.