Gabonetako haur jolas parkea

2002-12-18T18:16:00+01:00 2002-12-18T18:16:00+01:00 2002-12-18T18:16:00+01:00
Gabon hauetan gure herriko haurrek primeran igarotzeko aukera izango dute, urtarrilaren 2tik 4ra jolas parkea izango baita. Haur jolas parkea arratsaldetan egongo da zabalik Kiroldegian, eta txikienek ohe puzgarrietan, pilotaetxe puzgarrian edo tiro arku tiraketan jolasteko aukera izango dute. Prezioak 1,75 eta 4 euro artekoak izango dira.

Datorren urteko lehen egunetan herriko kiroldegia haurrendako jolas parke erraldoi bihurtuko da. Izan ere, urtarrilaren 2, 3 eta 4an ondoko jolasak egongo dira haurren gozagarri:

  • Ohe puzgarriak.
  • Pilotaetxe puzgarria
  • Arku tiroketa
  • Floor-ball eta Maza-ball
  • Esku pilota
  • Mini-golfa
  • Pala jolasak
  • Jolas erraldoiak

Jolas parkea arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara zabalik egongo da, eta salneurriak ondokoak izango dira:

  • Egun baterako sarrera: 1,75 €.
  • Hiru eguneko bonoa: 4 €.

Gainera, urtarrilaren 4an patinete-jolasak izango dira, baina umeek beraiek eraman beharko dituzte beraien patineteak.