Gabonetako bolo txapelketan sari ugari jokoan

2002-11-25T12:08:00+01:00 2002-11-25T12:08:00+01:00 2002-11-25T12:08:00+01:00
Abenduaren 7, 14, 21 eta 28an Gabonetako bolo txapelketa jokatuko da. Eguneko txapeldunak sarreran jasotako diruaren %35 irabaziko du. Gainera, jokalari erregularrenendako ere sariak izango dira.

Tiradak bola-tokian gaueko 23:00etan hasiko dira. Egun bakoitzeko lau jokalari onenek antolakuntzak sarreran bildutakoaren ondorengo portzentaiak poltsikoratuko dituzte:

  • Txapelduna: %35.
  • Azpitxapelduna: %25.
  • Hirugarrena: %15.
  • Laugarrena: % 5.

Abenduan izango diren lau tiradetan jokalari erregularrenak ere sarituak izango dira. Hauexek dira erregulartasun txapelketaren sariak:

  • Txapelduna: urdaiazpiko eder bat.
  • Azpitxapelduna: gaztai bat eta bi botila ardo.
  • Bi kilo intxaur eta bi botila ardo.