Futbito Txapelketako finala

2005-06-08T17:28:00+02:00 2005-06-08T17:28:00+02:00 2005-06-08T17:28:00+02:00
Elgetako Futbito Txapelketako finala datorren zapatuan, ekainak 18an, jokatuko da.

Larunbat honetan jokatu behar zen Elgetako Futbito Txapelketako finala. Baina azkenean, datorren zapatuan, ekainak 18an, arratsaldeko 16:00etan jokatuko da.

Larunbatean, Eskola Txikiko Jaia antolatu beharra dagoela eta partidua atzeratzeko eskatu dute.

Finala, Arrasateko Añiketan eta Durangoko Vicios taldearen artean jokatuko da.

Final erdietako emaitzak

  • Añiketan 4 - Makanaki 2

  • Isspro 1 - Vicios 9