Areto futbol txapelketa azkarra antolatu gura dute urtarrilerako

2012-12-12T14:29:00+01:00 2012-12-12T14:29:00+01:00 2012-12-12T14:29:00+01:00
Parte hartzeko interesa dutenak barikuan, hilak 14, egingo den batzarrera deitu dituzte.
Udaleko kirol batzordeak pare bat aste bukaerako iraupena izango duen areto futbol txapelketa antolatu gura du. Txapelketa urtarrilean jokatuko litzateke, bi edo hiru aste bukaerako iraupena izango luke eta udal pilotalekuan jokatuko litzateke. Jakiteko zenbat talde dauden prest txapelketa horretan parte hartzeko batzar irekia deitu dute barikurako, hilak 14. Batzarra 19:00etan hasiko da udaletxean.