Ferixa Nagusixetako jaien egitaraua

2012-06-22T10:20:00+02:00 2012-06-22T10:20:00+02:00 2012-06-22T10:20:00+02:00
Aurtengo Ferixa Nagusixetako egitaraua prest dago. Aurten egueneko mozorro eguneko gaia marrazki bizidunak izango da. Paella erraldoirako txartelak eta umeen bazkarikoak datorren astean jarriko dira salgai Julianen kioskoan. Jai batzordeak errifak aterako ditu eta oraingo astean ipiniko ditu salgai jaiak aurrera ateratzeko asmoarekin. Egitaraua, albistearen barruan.

Ekaiñak 28, eguena, MOZORRO EGUNA

19:30 Kanpai hotsa eta etxafleruak jaixei hasieria emoteko. Mozorro jaitsieria Salbador kaleko goialdetik Elgetako trikitilariekin. Brindisa eta alkate txikixa izendatzia

20:00 Erromerixia Jainaga eta Narbaizarekin

20:00 Poteua Gaztetxiaren eskutik

22:30 TrikiKupela afarixa, Gaztetxeko lautadan (gutxienez 60 lagun).

23:00 Erromerixia Jainaga eta Narbaizarekin

00:00 Larrain dantzia urteroko ohittura onari jarraittuz. Ondoren, erromerixiak jarraittuko dau

00:15 Espaloian kontzertua: Gerttzaiñak eta Kaleko Urdangak.

00:30 Gaztetxian kontzertua: ZeroXette.

Ekaiñak 29, barikua, UME ETA ERRETIRATUEN EGUNA

11:00 Umientzako puzgarrixak Salbador kalian

11:15 Ozkarbi elkartiaren aurrian salda banatuko da.

13:00 Meza Nagusixa, iazko jaixetatik hil diran jubilatuen alde.

14:00 Jubilatuendako bazkarixa Espaloian. Bazkalostian dantzarako aukeria egongo da Peli Arantzabal soinu jotzailiakin

14:00 Umientzako bazkarixa

16:00 Puzgarrixak umientzako

18:00 Buruhaundiak.

19:00 Zezenak

20:00 Ume eta gurasuentzako erromerixia Jon Urbietarekin.

22:00 4 1/2 ko buruz buruko pilota txapelketako finalak

23:00 Oihan Vega plazan.

00:00 Suzko zezena, ondoren erromerixiak jarraittuko dau.

00:00 Gaztetxian: Azkaiter Pelox, Poliputos, ZZ Blues Band eta Sabur.

Ekaiñak 30, zapatua, HERRI EGUNA

11:15 Esna deixa Ustekabe txarangarekin

11:30 Kuadrillen hamaiketakua Intxorta elkartian.

12:00 Asto karreria, Elgetako XII. Sarixa

13:00 Kalejiria Ustekabe txarangarekin

13:00 Jaioberrixai harreria udaletxean

13:30 Buruhaundixak.

14:30 Paella Jana.

16:30 Erromerixia, EGAN taldiarekin.

19:00 Zezenak Ustekabe txarangak alaittuta. Ondoren kalejiria.

20:30 Sardiña erriak Elgetako Lehoiak peñaren eskutik

23:00 Erromerixia, EGAN taldiarekin

23:00 Bolo txapelketia

00:00 Suzko zezena, ondoren erromerixiak jarraittuko dau

Herri egunian jantzi baserritar jantzixak!

Uztaillak 1, domekia, FERIXA NAGUSIXA

9:00 Ferixa Nagusixa zabalduko da: artisauak, ganadu erakusketia, makinarixia eta burdindegi azoka.

18:00 Buruhaundixak

19:00 Arantxa eta Pantxo

20:15 Tabernetan jaixetako erretratuak pantailetan.

20:30 Txitxiburduntzixa plazan

22:00 Monologuak gaztetxian