Ferixa nagusiko jaietako programa osatu du jai batzordeak!

2023-06-15T12:35:00+02:00 2023-06-15T12:35:00+02:00 2023-06-15T12:35:00+02:00

Ekainak 29, eguena, mozorro eguna.

12:00 Buruhandiei ongi etorria. Udalekuak.

19:30 Mozorro jaitsiera Elgetako trikitilariekin, alkate txikiak bidea zabalduz.

20:00 Burrunbazale txaranga.

20:00 Txosnen irekiera.

23:00 Erromeria Mugi Panderoa taldearekin.

00:00 Larrain dantza. Ondoren, erromeriak jarraituko du 01:00ak arte.

01:00 Iluminatizz eta Korda Rota taldeen kontzertuak txosnetan.

Ekainak 30, barikua, ume eta erretiratuen eguna

11:00 Umeentzako puzgarri eta jolasak.

11:15 Kuadrillen hamaiketakoa Intxorta elkartean.

12:00 Euskal pentatloia plaza barrenean. Imanol Albizuren erakustaldia.

13:00 Meza iazko jaietatik hil diren jubilatuen alde. Xalbadorpek antolatuta.

13:40 Erretiratuen argazkia.

14:00 Jubilatuentzako bazkaria Espaloian. Ondoren, bingo jolasa.

Umeentzako bazkaria plazan.

15:30 Puzgarri eta jolasak umeentzako.

18:00 Talde jolas parte-hartzaileak kuadrillentzako kiroldegiko kantxan.

18:30 Buruhandiak.

19:30Beasaingo zanpaldunak” (joaldunak) Gazte Asanbladaren eskutik.

20:30 Kimak musika taldearen kontzertua txosnetan

23:00 Suzko zezena.

23:15 Iheskide taldearen kontzertua plazan.

01:00 No Limits eta Burugabe taldeen kontzertua txosnetan.

Uztailak 1, zapatua - Herri eguna.

07:00 Gaupasero argazkia Gazte Asanbladaren eskutik.

11:15 Esna deia.

11:30 Kuadrillen hamaiketakoa Ozkarbi Elkartean.

12:00 Jaioberriei harrera udaletxean.

12:30 Bergarako erraldoiak.

13:00 Euskal dantzak Elgetako haurren eskutik. Ondoren soka dantza.

14:30 Bazkari herrikoia plazan: paella erraldoia eta saiheski errea.

17:00 Erromeria JAINAGA ETA NARBAIZArekin.

18:00 Buruhandiak.

19:30 Pintxo morunoak Intxortako Lehoiak peñaren eskutik.

22:00 Gotx elektro-txaranga.

23:00 Suzko zezena. Ondoren, Elektro-txarangak jarraituko du ordu batera arte.

Uztailak 2 (domekia)

10:00 Herriko eta Debagoieneko baserritar eta artisau azoka, ganadu azoka

11:30 Athletic-Reala partida herrikoiak Intxortako Lehoiak peñak antolatuta.

17:00 Haur eta gaztetxoentzako “Gora Bihotzak” ikuskizuna.

17:00 Pilota partidua. San Ferminetako torneoko Baikokoen finala, eta honekin batera, binakakoak.

18:30 Buruhandiak.

20:00 Parrillada plazan.