Ferixa Nagusiko jaietako kartel lehiaketarako proposamenak aurkezteko epea zabalik!

2022-04-22T10:46:24+02:00 2022-04-22T10:46:24+02:00 2022-04-22T10:46:24+02:00

O I N A R R I A K

  1. Artista afizionatu edo profesional orok har dezake parte.

  1. Formatua A3 neurrikoa izan behar da. 

  1. Lan guztiek originalak izan beharko dute. 

  1. Lanak euskarri tinkoan eta digitalean (jpg formatuan) aurkeztu behar dira derrigorrez. 

  1. Artista bakoitzak nahi beste lan aurkeztu ahal izango du. 

  1. Gaia librea da (koloreak eta konposaketa), dena den, kontuan hartu beharko da deialdiaren zergatia. 

  1. Ezin da erabili irudi-eskubideak daukan elementurik. 

  1. Pertsonen argazkiak erabili daitezke baldin eta hauen baimena aurkezten bada, edo tutoreena adin txikikoa bada. 

  1. Obra guztiek inskripzio hau eraman behar dute: “FERIXA NAGUSIKO JAIXAK 2022 ELGETA”, berau baita deialdiaren gaia. Ferixa Nagusiko jaien data ere agertu behar da kartelean ekainaren 30etik uztailaren 3ra).

  1. Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

- Lana euskarri tinkoan (A4 tamanainan). Atzealdean kartelaren lema edo izenburua jarri beharko da.

- Lana formatu digitalean. Kartelaren lema edo izenburua jarriko da.

- Gutun-azal itxi bat kartelaren lema edo izenburu berarekin. Gutunean sartu behar dena:

- Egilearen izena, bi abizen , NAN, helbidea eta telefono zenbakia.

Beraz, kartelaren lema edo izenburua hurrengo lekuetan soilik ikusi ahal izango da: CDan, kartelaren atzeko partean eta egilearen datuak dauzkan gutun-azal itxian. Dokumentazioa aurkezteko tokia: Elgetako Udaleko arreta zerbitzuan (Mendizaleen plaza, 1).

  1. Sari bakarra izango da: 100 €, garbi.

  1. Kartelak aurkezteko azken eguna: maiatzaren 13a.

  1. Kartel irabazlearen hautaketa prozesua honako hau izango da: kartelak buztin gelan eskegiko dira eta herritarrek on-line botoa eman ahal izango dute maiatzaren 16tik maiatzaren 22ra. Boto gehien jasotzen duen kartela izango da irabazlea.

  1. Kartel irabazlea zein izan den maiatzaren 23an emango da jakitera.

  1. Ez da saririk emango epaimahaiak horrela irizten badio. Epaimahaiaren erabakia apelaezina da.

  1. Obra saritua Udalaren esku geratuko da, eta Udalak lana erakutsi eta argitaratu egin dezake horrela irizten badio.


Elgetan, 2022ko apirilaren 22an