KARTEL LEHIAKETAREN OINARRIAK
-
Artista afizionatu edo profesional orok har dezake parte.
-
Formatua A3 neurrikoa izan behar da.
-
Lan guztiek originalak izan beharko dute.
-
Covid-19 dela-eta, lanak euskarri digitalean (jpg formatuan) aurkeztu behar dira derrigorrez, danonartian@elgeta.eus era bidalita.
-
Artista bakoitzak nahi beste lan aurkeztu ahal izango du.
-
Gaia librea da (koloreak eta konposaketa), dena den, kontuan hartu beharko da deialdiaren zergatia.
-
Ezin da erabili irudi-eskubideak daukan elementurik.
-
Pertsonen argazkiak erabili daitezke baldin eta hauen baimena aurkezten bada, edo tutoreena adin txikikoa bada.
-
Obra guztiek inskripzio hau eraman behar dute: “FERIXA NAGUSIKO JAIXAK 2020 ELGETA”, berau baita deialdiaren gaia. Ferixa Nagusiko jaien data ere agertu behar da kartelean uztailaren 2tik 5era).
-
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Kartelaren lema edo izenburua jarri beharko da.
- Egilearen izena, bi abizen , NA, helbidea eta telefono zenbakia.
-
Sari bakarra izango da: 100 €, garbi.
-
Kartelak aurkezteko azken eguna: maiatzaren 8a.
-
Kartel irabazlearen hautaketa prozesua honako hau izango da: kartelak buztin gelan eskegiko dira eta herritarrek internet bidez botoa eman ahal izango dute maiatzaren 11tik maiatzaren 15era. Boto gehien jasotzen duen kartela izango da irabazlea.
-
Kartel irabazlea zein izan den maiatzaren 18an emango da jakitera.
-
Ez da saririk emango epaimahaiak horrela irizten badio. Epaimahaiaren erabakia apelaezina da.
-
Obra saritua Udalaren esku geratuko da, eta Udalak lana erakutsi eta argitaratu egin dezake horrela irizten badio.
Elgetan, 2020ko martxoaren 30ean