Joan dira 2015eko Ferixa Nagusiko jaiak. Orain, herria txukundu eta balorazioa egiteko unea iritsi da. Udal arduradunek jaiak ondo joan direla uste dute: "Jende askok egin du lana jaiak aurrera atzeratzeko eta horiei eskerrak ematea besterik ez da gelditzen", esan du Iraitz Lazkano alkateak.
Baina herritarren iritzia ezagutu nahi dute udaletxean, eta galdetegiak banatu dituzte etxez etxe. Bete eta udaletxera itzultzeko eskaera egin diete herritarrei. Udaletxera eraman daiteke edo danonartian@elgeta.net helbide elektronikora bidali. Balorazio orri gehiago dituzte udaletxean.
Jai batzordea ere deituko dute hurrengo egunetan balorazio horien irakurketa egiteko.