Faka-Faka irabazle Koadrilen Eguneko gisatu lehiaketan

2012-06-04T10:23:00+02:00 2012-06-04T10:23:00+02:00 2012-06-04T10:23:00+02:00
Epaimahaiko hiru kideek horrela erabakita, Faka-Faka koadrilako Josetxo Aranzabal eta Enrike Elkoro izan ziren Koadrilen Egunean gisatu onena prestatu zutenak.

Sei koadrilak hartu zuten parte lehiaketan eta bigarren saria 90210 koadrilarentzat izan zen. Erretiratuek jaso zuten epaimahaiaren hirugarren saria. 

Lehiaketako puntuazioa:

  1. FakaFaka: 45,5 puntu
  2. 90210: 44,5 puntu
  3. Erretiratuen elkartea: 44 puntu
  4. OilaExpres barik: 42 puntu
  5. Mustioak: 41 puntu
  6. Elgetako hamar ardauzale: 37,5 puntu

Saria irabazi edo ez, koadrilek herriko plazan bazkaldu zuten, ahal izan zuten moduan eguzkiari ihes eginaz. Gisatuaz gain, jaien batzordeak prestatutako saiheskia ere jan ahal izan zuten. Behin tripa ondo betetakoan, MP5 taldearen musikak animatu zuen bazkalostea.