Hauexek dira proiektuak eta horietako Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernuak bidalitako dirua:
1.- Mendizaleen plazako altzariak:10 eserleku.
- Kostua guztira: 7.714 (1.283.501,60 pta.)
- Dirulaguntza: 4.522 (752.397,00 pta.)
Oharra: eserlekuak 2 hilabete baino lehen jarriko dira. Eserlekuak ez dira oraingoak bezalakoak izango.
2.- San Rokeko plaza: Urbanizazioa, eserlekuak eta lorontziak.
- Kostua guztira: 17.791,95 (2.960.331 pta.)
- Diru laguntza: 10.374,28 (1.726.135 pta.)
Oharra: Urbanizazioa eginda dago. Eserlekuak eta loreontziak bi hilabete baino lehen jarri dira.
3.- Salbador kalea urbanizatzeko proiektuak: Oinezkoentzako kalea egitea.
- Kostua guztira: 10.692,01 (1.779.001 pta.)
- Diru laguntza: 8.295,52 (1.380.258 pta.)
Oharra: Salbador kaleko urbanizazio proiektuaren helburua da azpiegitura guztiak lurperatzea eta egungoak ordezkatzea: edateko ura, euri-urak, Iberdrola, herriko argiak, gasa, banda zabaleko sarea, hiri-altzariak eta zolaketa berria.
Proiektua aurtengo uztailerako amaituta egongo da. Kaleak San Rokekoak dituen ezaugarri berberak izango ditu, hau da, ibilgailuak garajeetan sartu-irten eta zamaketa lanetarako baimena izango dute bakarrik.
Lanen kostua 25-30 milioi pezetakoa izango dela aurreikusten da. Lanak Arrasaterako bariantea egin ondoren hasiko lirateke.
4.- Auditoriuma: Egokitze lanak.
- Kostua guztira: 265.659 (44.201.938 pta.)
- Diru laguntza: 42.717,37 (7.107.572 pta.)
Oharra: asmoa da bi hilabete baino lehen astea lanak.
5.- Maala inguruko urbanizazio proiektua.
- Kostua guztira: 30.366,65 (5.052.586 pta.)
- Diru laguntza: 23.452,15 (3.902,109 pta.)
Oharra: inguru guztiaren proiektua egin gura da: Maala parkea eta Iturbe Patronatuaren ingurua.
Proiektua 2003ko azarorako edo abendurako amaituta egongo da. Lanak 2004an hasiko lirateke, eta seguraski hainbat fasetan egin beharko dira, lanen kostua handia baita (90-100 milioi pezeta inguru).