Ekimen hau Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen (UEMA) eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren arteko lankidetza hitzarmenetik dator. Elgetako Udala UEMAko kide da.
Buzoian jasotako aipamen eta ekarpenak UEMAra eta Hizkuntz Eskubideen Behatokira bidaliko dira, eta erakunde hauek egingo dira horien kargu. Ekarpen bakoitzari erantzuna emateko konpromisoa hartu dute.
Behatokiak telefono bat ere martxan jarri du, aipamenak zuzenean egiteko: 902 19 43 32
Informazio gehiago behar izanez gero, deitu edota etorri udal idazkaritzara
- Telefonoa: 943 76 80 22
- Ordutegia: 08:00-13:00 / 14:30-17:30