Elgetako Udalak adierazi gura du EUSKALMETen abisuaren arabera, bariku goizaldean (otsailak 2) elurra egin dezakeela. Hori dela eta, Udalak martxan jarri du elurraren gaineko protokoloa:
-
Autoa erabili behar duzuenok Elgeta eta Bergara arteko errepidea erabiltzea gomendatzen da.
-
Salbador kaleko irteera ireki egingo da, lorontziak kenduta.
-
Autoa aparkalekuetan ZUZEN lagatzea eskatzen da, edozein modutan lagatzeak eragotzi egiten baitu zerbitzu egokia ematea.
-
Herritarrei eskatzen zaie kotxea behar-beharrezkoa denean soilik erabiltzeko.
-
Etxeko ataria garbitu gura duzuen herritarrok GATZA eta PALAK eskatu ditzakezue udaletxean.
-
Informazio gehiago jasotzeko:
Telefonoa: 943 76 80 22 (Lan-orduetan)
E-maila: udala@elgeta.eus
Twitter : @elgetakoudala
Facebook: Elgetako Udala
Elgetan, 2018ko urtarrilaren 30ean