Euskal presoen aldeko manifestazioari buruzko alkatearen bandoa

2013-01-10T15:51:00+01:00 2013-01-10T15:51:00+01:00 2013-01-10T15:51:00+01:00
Elgetako Udalak bat egin dabala urtarrillak 12xan, 17:30etik aurrera, “Giza eskubideak, konponbidea, bakea. Euskal presoak Euskal Herrira” lemarekin Bilbon egingo dan manifestaziñuarekin.

Bizi dogun egoeriak Euskal Preso Politiko guztien eskubidien errespetua be eskatzen dau. Bestiak beste, dispertsiñuaren amaieria eta preso guztien Euskal Herriratzia,  gaixotasun larrixak dittuen presuak kaleratzia, zigorra bete dabenak askatzia, zigorraren 3/4ak edo 2/3ak bete dabenen baldintzapeko askatasuna eta bakoitzaren adierazpen askatasunari errespetua.

 

Honen idatzixonen bittartez manifestaziñuan parte hartzera gonbidatu nahi zaittuet.

 

Elgetan, 2012ko urtarrillak 7xan