Euskal Mendizaletasunaren XI. Gala barikuan Espaloian

2007-03-13T15:43:00+01:00 2007-03-13T15:43:00+01:00 2007-03-13T15:43:00+01:00
Euskal Mendizale Federazioak martxoaren 16an, barikua, egingo du Euskal Mendizaletasunaren XI. Gala Espaloia antzokian. Bertan banatuko dira urteko sariak.

Honako hau da egubakoitzeko galako egitaraua:

18:30 Bertaratutakoen harrera Espaloia Antzokian. eta Elgetako musika eskolako ikasleen emanaldia.

19:00 Euskal Mendizaletasunaren XI. Galaren aurkezpena. Elgetako alkatearen, EMFko presidentearen eta Vasco de Camping Elkarteko presidentearen agurrak.

19:30 Mendiko proiekzioa.

20:00 EMF Sariak eta Pyrenaica Sariak. Hau da sarituen zerrenda:

  • Ibilbideari saria: GUÍAS VASCOS DE MONTAÑA
  • Mendiko lasterketaren saria: IKER KARRERA
  • Sheve Peña saria: ARANTZA LAZURTEGI
  • Andres Espinosa saria jarduera alpinistiko onenari: ALBERTO ZERAIN y XAVIER ALZOLA
  • Angel Sopeña saria kirol eskalada jarduera onenari: PATXI USOBIAGA
  • Euskal Mendizaletasunaren adiskideak saria: EUSKALMET, AGENCIA VASCA DE METEOROLOGÍA y ANDONI ARABAOLAZA
  • Antxon Bandres saria kolaborazio interesgarrienari: PATXI BASAURI, Elgetako alkatea.
  • Mendiko jarduerak eta kirolak babesten dituen enpresa edo erakundeari saria: GIPUZKOAKO KUTXA
  • Andres de Regil saria mendiko eskiko jarduera onenari: IZASKUN ZUBIZARRETA GUERENDIARAIN

20:30 Aurreskua sarituen omenez eta Elgetako Abesbatzaren emanaldia

21:30 Afaria Espaloia Antzokian.