Euskal Mendizale Federazioak martxoaren 11an egingo du 2011ko Finalista Eguna

2012-02-22T12:35:00+01:00 2012-02-22T12:35:00+01:00 2012-02-22T12:35:00+01:00
Federazioak urtero egiten du Finalista Eguna, eta aurten martxoaren 11rako iragarri du. Goizerako mendi ibilbidea antolatu dute. Ibilbide luzea egin nahi dutenak 08:00etan abiatuko dira; motza egitea nahigo dutenendako 09:15ean ipini dute irteera ordua. Ibilbide luzea Elgetan hasi eta amaitzen da tartean Intxorta-Kanpanzar-Udalatx-Kanpanzar eginez.

Diploma banaketa

Ekitaldi nagusia zein bazkaria Espaloia kafe antzokian egingo dituzte. Diploma banaketarekin hasiko dira 14:15ean. Ondoren bazkaria egingo dute. Izena emateko interesa dutenek martxoaren 8ra arte epea dute horretarako. Bazkariaren prezioa 20 euro da eta bazkarirako apuntatzeko, kartelean ageri den kontuan 20€ sartu behar dituzte, izen abizenak adieraziz. Izena, udaletxean ere eman behar da gutxi gora beherako zerrenda izategatik: 943 76 80 22 edo turismoa@elgeta.net.

Bezperako gaua Elgetan egin nahi dutenek landetxe bat izango dute aukeran. Gaua kiroldegian egin nahi dutenek ere aukera izango dute horretarako. Hori bai, nork bere lotarako zakua eta koltxoia ekarri beharko ditu.