Durangalde Racing taldeak antolatu du txapelketa eta Elgetan erlojuaren kontra neurtzeko bi zati izango dira: Elorriotik Elgetara bidean eta Asentzion. Goizeko 8:00etan abiatuko da lehenengo parte-hartzailea Durangotik eta 21:00ak aldera bukatuko da.