Euriak eta haizeak kalte handiak eragin dituzte Elgetako hainbat bidetan

2019-12-13T13:29:00+01:00 2019-12-13T13:29:00+01:00 2019-12-13T13:29:00+01:00
Ugari izan dira luiziak, baita bideetara eroritako pinuak ere. Egoarbitzako eta Azkonabietarako bideak erabilgarri daude jadanik, baina itxita daude Aixolara eta Beizu-Azularakoak. Elgetatik Eibarrerako errepidea ere itxita dago.

Egoarbitza baserrirako eta Azkonabietarako bideetan pinuak zeuden erorita eta udal langileek kendu dituzte trabatik. Aixolarako bidea luiziak estali du Larrosako iturri ondoan, garbitzen ari gara. Kalte handienak, ordea, Beizu eta Azula baserrietarako bidean izan dira.

Hainbat luizi izan dira tarte horretan, eta horietako baten ondorioz bidearen zati bat erori egin da.

WhatsApp Image 2019-12-13 at 12.31.541.jpeg

Beizu eta Azularako bidea

ELpvzWXWwAEYOcp.jpeg

Aixolarako bidea

WhatsApp Image 2019-12-13 at 12.39.26.jpeg

Azkonabietarako bidea