Egoera hau kontutan izanik, Eudel-ek eta Foru Aldundiak proposamen berri bat luzatu zuten. Alde batetik, herri bakoitzak Hitzarmen bat sinatzea Foru Aldundiarekin, ezinduentzako herri bakoitzari dagozkion orduak eta ordu bakoitzeko Foru aldundiak ordainduko duena zehaztuz. Eta bestetik, Etxez Etxeko Zerbitzurako araudi bateratu bat onartzea Gipuzkoa osorako, bai autonomoentzako eta baita ezinduentzako ere.
Gaur Elgetako Udalak hitzarmena sinatu du Foru Aldundiarekin.
Eta ondoren, 9 hilabeteko epea dugu araudi berria onartzeko.